Ongi etorri AlterNATIVASera. Arabako medicusmundi proiektua, Bidezko Merkataritzako kooperatibei eta/edo erakundeei lotutako emakume liderren, zuzendarien, koordinatzaileen, nekazarien, ekoizleen, artisauen, jostunen eta abarren aurpegiak eta bizitza-istorioak ikusarazteko.

Bidezko Merkataritzarekin konprometituta dauden emakume horien testigantza zuzena jaso nahi dugu, milioi bat pertsonaren bizi-baldintzak hobetzen, lan-baldintzak duintzen, genero-berdintasuna bermatzen eta emakumeei dagokien protagonismoa ematen lagundu duen alternatiba komertziala.

AlterNATIVASekin CJ zigiluarekin erosten dugun produktu bakoitzaren atzean dagoen istorioa ere kontatu nahi dugu: kalitatea, ingurumenaren zaintza eta, batez ere, pertsonen giza eskubideen errespetua.