TaitaMatine alternativas
Foto: Oxfam Intermon
Produktu
ARGÁN
Herri
MAROKO
Kooperatiba
GIE TARGANINE
Izena
MALIKA BOUSSBER

Kooperatibaren deskribapena

GIE Targanine Marokoko kooperatiba-talde bat da.

Talde honek,  238 emakume osatua, helburu batekin jaio zen: emakumeen garapen ekonomiko eta sozialean lortu. Eta bestetik, Marokon bakarrik hazten den argan zuhaitza zaindu.

GIE Targanine-k bere produktuak kudeatzeko, merkaturatzeko eta esportatzeko laguntza eskaintzen 6 kooperatibei:

  • TAGMATE: 60 emakume
  • CTAMAINOUTE: 25 emakume
  • TOUDART COGAN: 38 emakume
  • TAYTAMATINE: 40 emakume
  • TARGANTE: 35 emakume
  • AJDIGUE NTARGANINE: 40 emakume

Targanine-k emakumeen bizi-baldintzak hobetu nahi du. Alaben eta semeen heziketa ordaintzeko eta, batez ere, beren egoera hobetu ahal izateko baliabide ekonomikoak eskuratzen lagundu nahi die. Kontuan izan behar da, kooperatibetan sartu ziren arte, emakume askok etxetik ateratzeko baimenik ere ez zutela izan.

Oxfam Intermon-en arabera, Targaninak nabarmen hobetzen ditu lan-baldintzak; soldataz gain, gizarte-prestazioak lortzen dituzte. Horretaz gain, argan fruitu lehorrak birrintzen dituzten beste emakumeek baino bi aldiz gehiago kobratzen dute.

Informazio gehiagorako: hemen

 

Lekukotasuna

«Alfabetatze ikastaroa jaso duten emakumeetako bat izan naiz. Alfabetoa, zenbakiak ikasi ditut, kalkulatzen eta idazten ere ikasi dut. Niretzat oso garrantzitsua da irakurtzen eta idazten jakitea, gauza asko ikasi ditugu eta egunen batean ezin badut kooperatiban jarraitu, ikaskuntza guztia nirekin geratuko da. Gaur egun, alfabetatzeari esker, irakurtzen eta idazten dakit. Jada ez diot inori galdetu behar eskatzeko beharrik”.