Presidenta de APAC
Produktu
ARTO ERRALDOIA
Herri
PERU
Kooperatiba
IMILLAY - APAC
Izena
ANA MARÍA FARFÁN

Kooperatibaren deskribapena

Guztira 250 familia Imillay elkarteko kide dira. Era berean, elkartea bost mila bazkide dituen Cuscoko Nekazari eta Abeltzainen Eskualdeko Elkartearen (ARPAC – Asociación Regional de Productores Agropecuarios del Cusco) baitan dago. Kide bakoitzak 2 ha. inguruko lursaila dauka 3400 mko altitudean.

Elkartearen xedea nekazari txikien bizibideak indartzea da eta artoaren ekoizpen prozesu guztiari arreta berezia jartzen dio. Trebakuntzak, landa jardunaldiak eta hartu‑emanak lan metodologiaren parte dira; horrela, ekoizpena handitu eta hobetzeko teknologia erabiltzen hasi daitezke, betiere antzinako praktika mantenduz eta ingurumena errespetatuz.

Cusco hirian, soilik elkartearentzako den Huancaro asteko azokan saltzen ditu produktuak; hala, ekoizle eta tokiko publiko kontsumitzailearen arteko harreman zuzena dago.

Orobat, Ethiquable enpresa frantsesaren laguntza izan du Imillayk, mota arraroetako hazkuntza organikoa hobetzeko, hala nola arto erraldoiarena; gerora, Europako merkaturako gosegarri izateko eraldatzen da, betiere eskualdeko errezeta mantentzen: arto egosi eta frijitua.

Kooperatiba Ekoizle Txikien Erakundeko (SPP) kidea da ere.

Informazio gehiago izateko, ikusi web orria edo dokumental hau.

Lekukotasuna

«Hamabost urte daramatzagu Huancaroko azokan. Baserritik produktu osasuntsu eta freskoak ekartzen ditugu kontsumitzaileentzat. Saltzaileen % 90 emakumeak gara, gure produktu eta animaliak saltzen ditugu, guk hazten, elikatzen eta janzten ditugu seme‑alabak».