Foto: Camari
Produktu
ARTISAUTZAK
Herri
EKUADOR
Kooperatiba
FEPP CAMARI
Izena
SAGRARIO ANGULO

Kooperatibaren deskribapena

Camari 1981ean sortua, Ekuadorreko erakundea da, bertako ekoizleei bidezko merkataritzaren bidez laguntzen diena. Komunitatearen garapena, asoziazionismoa, tokiko eta esportazio merkatuetarako sarbidea eta hezkuntza eta prestakuntza sustatzen ditu, bai eskubideetan, bai ekoizpen gaietan.

Gaur egun 80 artisau tailer baino gehiagorekin eta 500 nekazari erakunderekin lan egiten du; guztira, 7.000 familia inguru.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen

 

Lekukotasuna

Sagrario Angulo FEPP Camariko kudeatzailea eta CJren defendatzaile sutsua da. Alternatiba komertzial honek landa-erkidegoetarako egindako aurrerapenak neurtzea zaila dela batzuetan aitortzen duen arren, azpimarratzeko zenbait adierazle daudela ziurtatzen du. Adibidez, hirira joateko migrazio gutxiago, “landa eremuan ahaldundu direlako, bidezko marketin hori eginda errenta herrian geratzen delako”.

Berak uste du CJk ere aurrerapen nabarmenak egin dituela berdintasunaren bidean, oraindik bide luzea egin behar den arren: “Gehienak emakumeak diren erakunde askorekin egiten dugu lan, baina horrek ez du esan nahi matriarkatua dagoenik, baizik eta antolatzeko eta erabakiak hartzeko ausardia izan dute. Emakumeak buru dituzten kooperatibak ere badaude. Hala ere, emakume askoren ahalduntze falta dago oraindik ”.