karite ghana alternativas
Foto:https://www.fairtrade.org.uk
Produktu
KARITÉ
Herri
GHANA
Kooperatiba
AKOMA
Izena
JULIA SAMPANA

Kooperatibaren deskribapena

2006an sortua, Akoma Cooperative Multipurpose Society gobernuz kanpoko erakunde bat da. Bere egoitza Pusu-Namogo herrian dago, Ghanako ipar-ekialdeko ertzean dagoen, Burkina Fasorekin mugan. Herriak eskualdeko hiriburutik, Bolgatanga, 20 minututara daude.

Gaur egun, 73 emakume osatzen dute Kooperatiba. Haiek biltzen dituzte karité fruitu lehorrak gero gurina bihurtzeko. Gurina hau oso erabilia da Europan txokolatea eta margarina egiteko, baita kosmetika industrian hidratatzaile edo ukendu gisa ere. Lan gehiena uzta garaian egiten da, ekainetik urrira.

Langabezia arazo larria da herrialde hauetan; horretaz gain, alfabetatze-tasa baxuak dira eta osasun-zerbitzuetarako sarbide eskasak, intzidentzia handiko gaixotasunekin, hala nola malaria, kwashiorkor eta beriberi.

Akomako ekoizpen plantak egunean zortzi tona karité gurin ekoizteko gai da eta 12.000 karité intxaur poltsa inguru biltegiratzeko ahalmena du

Lekukotasuna

Juliana Sampana Akomako presidentea da eta oso ondo ezagutzen du bere herrialdeko emakume askoren errealitatea, batez ere landa eremuetan. «Horietako askok nekazaritzan eta beste lanetan oso gogor lan egin dute euren familientzak janaria mahai gainean jarri ahal izateko. Hala ere, bidegabeko diru-sarrerak lortu zituzten eta horrek beste arazo batzuk ekarri zituen elikadura txarraren ondorioz. Bidezko Merkataritzaren bidez emakumeek badakite euren lanagatik soldata justua jasoko dutela.