Foto de Luis Lema, cedida por FairTrade
Produktu
ARTISAUTZAK
Herri
EKUADOR
Kooperatiba
CHANKUAP FUNDAZIOA
Izena
MARÍA SANDO

Kooperatibaren deskribapena

1996an hasi zen lanean Achuar eta Shuar talde indigenen eta kolono mestizoen komunitatearen garapenari laguntzeko helburuarekin.

Haren ekintzak diru-sarrerak sortzea sustatzen du; kosmetiko, esentzia olio, belar, espezia, artisautza eta nekazaritza produktu organiko eta naturalen eraldaketa eta merkaturatzearen bidez, baita basoko baliabideen kudeaketa jasangarriaren bidez ere.

Historikoki, herri horietako emakumeek nekazaritza bizibide gisa izan dute familiak janariz hornitzeko, gizonek oihanean ehizatzen zuten bitartean. Gaur egun, gizonek kurkuma, berbena limoiusain, txile eta kakaoaren nekazaritza komertzialean jarduten dute.

Horrez gain, Chankuap Fundazioak lehen emakumeenak ziren ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditu gizonak, eta baita etxeko zenbait lan egitera eta seme-alaben hezkuntzan parte izatera ere. Formazio guztia era berean ematen zaie emakume eta gizonei.

Genero ikuspegiari kontu handiz heldu behar zaio, familiako harremanak ahuldu ez daitezen eta familian zein komunitatean liskarrak egon ez daitezen.

Lekukotasuna

«Gizonek zein emakumeek formakuntza bera jasotzeko eskubidea dute. Emakumeei orain arte egin duten bezala lan egiteko esaten diet, senarren laguntza dutela edo ez, emakumeok beti aurrera egiten dugulako».