Foto: Oxfam Intermon
Produktu
HOM MALI TIERRA MADRE ARROZA
Herri
TAILANDIA
Kooperatiba
GREEN NET
Izena
YAA TONGRON

Kooperatibaren deskribapena

1993an sortua. Bi helburu nagusi ditu. Lehenik, baserritarrentzako prezioak bermatzea, beren oinarrizko beharrak asetzea ahal izateko; bigarrena,  ingurumenaren kontserbazioa sustatzea.

Bionekazaritzan aitzindaria izan da eta ekoizpen gehiena ekologikoa da.

GREEN NET-ek merkaturatzeko sare bat ere garatu du Thailandian eta Asiako hego-ekialdeko beste herrialde batzuetan bere produktu ekologikoetarako.

Euren kezka nagusietako bat emakume langileen egoera hobetzea da, arrozaren ekoizpenean lanaren %65 egiten baitute.

Informazioa: Oxfam Intermon

Lekukotasuna

Yaa Tongron GREEN NET kooperatibako kidea da. Kooperatibak bere lurrak nekazaritza ekologikorako bilakatzen lagundu dio azken urteotan. Emaitzak oso positiboak izan dira. «Aldaketa honi esker ikusi dut nola hobetu diren euren lurraren osasuna eta produktibitatea», dio.