Foto: Coordinadora Estatal de Comercio Justo
Produktu
KAKAO
Herri
DOMINIKAR ERREPUBLIKA
Kooperatiba
CONACADO
Izena
FRANCISCA HILARIO

Kooperatibaren deskribapena

CONACADO kakao ekoizle txiki eta ertainen, Dominikar Errepublikako Nekazaritza Ministerioaren eta GTZ Alemaniako Lankidetza Agentziaren arteko aliantzatik sortzen den kooperatiba bat da. Aliantza honen helburua Dominikar kakaoaren kalitatea hobetzea da, ekoizleen hezkuntza eta prestakuntzaren bidez eta biltegiratze eta prozesatzeko azpiegiturak hobetuz.

Informazio gehiagorako: hemen

Lekukotasuna

Francisca Hilario bere komunitateko CONACADO taldeko presidentea da. 60 pertsona inguruk osatzen dute taldea.

Bidezko Merkataritzak bere bizitzari, bere familiari eta bere komunitateei ekarri dizkion onurak aitortzen ditu. «Lehenago gure komunitatean kamioiak sartzen ziren fruituak erostera baina haiek nahi zutena ordaintzen ziguten. Esaten ziguten: kakaoak 15 edo 20 peso balio du eta kitto. CONACADOn hasi ginenetik, badakigu zenbat balio duen kakao kintala, zenbat onura dagoen”.

 Merkaturatzeko sistemak ere hobetu du: «Lehen, kakaoa lehortu behar zen patioan, eguzki hori guztia jasanez; eta euria egiten zuenean asko presatu behar zen poltsei tiraka, busti ez zitezen. CONACADOk etxeko atean jasotzen du kakao berdea eta kakaoa enpresan sartzen den momentutik zure dirua hartzen duzu, ez duzu itxaron behar».

Era berean, emakumeei egindako aurrerapenak aintzat hartzen ditu: «Orain emakume gehiago daude enpresan, kooperatiba aurrera zihoala ikusita, besteak sartzeko motibatuta daudelako».

Maila pertsonalean, kooperatiban parte hartzeak bere bizi-baldintzak hobetu ditu: «Conacadon hasi nintzenean nire etxetxoa nuen, egurrezkoa. Eta orain, dagoeneko badut zementoz egia, handiagoa eta seguruagoa dena”.