Produktu
ANAKARDOA, MANGOA, HIBISKOA ETA SESAMOA
Herri
BURKINA FASO
Kooperatiba
COOPAKE
Izena
TAORE MAMINA

Kooperatibaren deskribapena

1963an Orodaron sortu zuten, Burkina Fasoko lehenengo kooperatibetako bat izan zen. Gaur egun 250 ekoizlek osatzen dute, 800 ha baino gehiagoko uzta baratze eta lursailak dituzte.

Kooperatibak beti bilatu izan du uztei balioa eranztea, askotan arrakastarik gabe. Hala ere, logistika, bilketa eta garraio zailtasunak izan dituzte, eta bere garaian kooperatibaren ekimena mugatzen saiatu zen estatuaren kontrola jasan dute.

Zailtasunak gorabehera, kooperatiba lehengaiak hornitzetik produktu erdilanduak esportatzera heldu da. Izan ere, 2017an anakardo hurrak aletzeko labea abian jarri zuten. Horri esker, sektoreko eragileen aurrean negoziazio ahalmen nabarmen handiagoa daukate, «hur gordinak eskaintzen dituen kooperatibak bitartekariei besterik ez dielako saltzen, gerora esportatuko duten handizkariei», azaltzen du zuzenean haiekin lan egiten duen Ethiquable marka frantsesak. «Anakardoak oskol gabe salduz gero, ordea, produktu erdilandua merkaturatu daiteke eta atzerriko kideei eskaini».

Gaur egun, gainera, mango lehorrak eta anakardo hurrak eraldatzeko bi instalazio ditu eta ekoizpen organikoko ziurtagiria dauka.

Orobat, kooperatibak prozesuan sortutako hondakinak energia bihurtu ditu. Anakardo gordin bati oskola kentzeko, fruitua lurrunetan egosi behar da, oskola erraz apurtu dadin eta hurra (anakardoa) atera ahal izateko. Egurra edo butano gasa erabili ohi zen lurrunetan egosteko. Anakardo oskolek arazoak ematen dituzte, handiak eta korrosiboak direlako, erretzean arnastu ezinezko ke trinkoa sortzen dute. Orain, aletzeko lantegirako erregai bihurtu dira eta etxeetan ere erregai gisa erabiltzen dira. Beste era batera esanda, prozesamenduan sortutako hondakinak kooperatibarako baliabide bihurtzen dira.

Informazio gehiago izateko, egin klik Ethiquableren web orrian edo hemen

Lekukotasuna

«Hurraren oskolarekin janaria prestatzean usain txarrak ekiditen ditugu.  Nire ahizpei basoko egurra mozteari uzteko eskatu diet, anakardo oskola janaria prestatzeko modu ekonomikoa baita».