Foto cedida por FairTrade
Produktu
EHUNAK
Herri
ETIOPIA
Kooperatiba
SABAHAR
Izena
DINKENESH

Kooperatibaren deskribapena

2004an emakume batek sortutako enpresa, ehun tradizionalak sustatu eta pertsona marjinatuei lan aukerak emateko. Egun, 43 emakume eta 32 gizon egiten dute lan kotoi eta zetazko zuntz naturalekin ehunezko produktuak ekoizten, hala nola bufanda, xal, hondartzarako zapiak, eskuoihalak, ohe jantziak, kuxinak, tapakiak eta poltsak.

Etiopian ekoizten dute kotoi guztia eta zeta gehiena. Tokian dauden landare, intsektu eta hazietatik eratorritakoak dira tindagai natural asko.

Langile gehienek hezkuntza eskasa izan dute, izan ere, erdiak gutxi gorabehera ez du ezta lehen hezkuntza bukatu. Horrek lan aukerak kaleko, aldi baterako, eraikuntzako edo etxeko lanetako eskaintzetara mugatzen zituen.

Sabaharrek berdintasuna sustatzeari lehentasuna ematen dio, gaitasun handiko emakumeen ahalduntzea eredu gisa bultzatzen du eta kudeaketa taldeetan emakumeak dira gehienak.

Azken lau urteetan, Kaizan kudeaketa eredua abian jarri du. Sail bakoitzak astero biltzen den taldea osatu du, era guztietako gaiei buruz hitz egiteko eta sortutako arazoak demokratikoki konpontzeko helburuarekin; horrela, lehen haien ideiak ozenki adierazteko arazoak zituzten emakumeen lidergoa bultzatzen dute. Enpresaren jardunbide egokien artean, honako hauek azpimarratzekoak dira: emakume eta gizonen jarrerak aldatzeko genero desparekotasunari aurre egitea; aditu, diseinatzaile eta handizkako erosleekin lan egitea; teknika berriak ikastea; eta langileentzako diru sarrera ziurrak eta ohikoak bermatzeko epe luzeko kontratuak sustatzea.

Informazio gehiago izateko, egin klik hemen.

Lekukotasuna

«Sabaharren lanean hasi nintzenean, galderak egiten ez nintzen ausartzen. Lehenengoz ari nintzen lanean enpresa formal batean. Sabaharren aske naiz. Badakit zer espero den nitaz eta zer egin behar dudan. Hemen neure burua aurkitu dut. Egin dezakedana ikasi dut, indartsuagoa naiz. Gainera, orain badakit, gehiago ikasiz gero, urrunago heldu naitekeela».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude