Foto cedida por FairTrade
Produktu
EHUN ARTISAUTZAK
Herri
NEPAL
Kooperatiba
KUMBESHWAR TECHNICAL SCHOOL
Izena
SANUMAYA

Kooperatibaren deskribapena

Bidezko Merkataritzako ziurtagiridun elkartea da, eta Nepalen hezkuntza eta formakuntza profesionalaren bidez familia behartsu eta diru-sarrera txikikoak ahalduntzeko lan egiten du. Etxeko artisauak diren 2300 emakume baino gehiagori lan aukerak eskaintzen dizkiete diru-sarrerak sortzen dituzten ekoizpen unitateetan. Horien bitartez, gizarte ekintza guztiak finantzatzen dituzte.

Kumbeshwar Eskola Teknikoa (KTS) hezkuntza eta formakuntza profesionaleko ikastetxea da. Hasiera batean, Pode de barrenderoseko komunitateari laguntzeko sortu zuten, izan ere, ukiezinen kastakoak izanda, ez zeukaten hezkuntza eta lan aukerarik. Gainerako gizarteak itzuri egiten zien eta kastako lanbide tradizionalak besterik ezin zituzten eduki, hala nola garbitzaile, harakin edo baserritar txiki gisa.

Gaur egun, trebakuntza profesionala ematen die emakume eta gizon gazteei, alfonbrak ehuntzen, eskuz ehuntzen eta zurgindegian aritzen ikasteko. Alfonbrak, puntuzko arropak eta kalitate handiko altzarien salmentaren bitartez, diru-sarrerak lortzeko programak sustatzen ditu, KTSren ekintzak finantzatu eta babesteko. Era berean, ikasle, ekoizle eta langileen seme-alabentzako haur-eskola bat bideratzen du.

Ehun naturalak erabiltzen dituzte, hala nola ardi artilea, kotoia, alloa (asun zuntza), eskuz irundako banana eta eskuz irundako zetazko hariak.

Informazio gehiago izateko, egin klik hemen.

Lekukotasuna

Sanumaya 1973an jaio zen eta hamabi urte soilik zituenean etxeko eskaileretatik jausi eta larriki zauritu zuen hanka. 1992an, artilea iruteko eta eskuz ehuntzeko ikastaroan eman zuen izena. Graduatu ondoren, artile irule taldeko kide bihurtu zen. Ondoren, beste istripu baten ostean, joskintzan trebatu egin zen.

Ezkondu egin zen eta seme bat eduki zuen, baina senarra hil zitzaion. Hori dela eta, bere burua eta semea mantentzeaz arduratzen den bakarra da, KTSn lan egiten.