Produktu
ELIKAGAIAK
Herri
PERU
Kooperatiba
APROMALPI
Izena
VILMA CHÁVEZ

Kooperatibaren deskribapena

Chulucanaseko Nekazaritza Kooperatiba, Piura, Peru. 1996an hasi zen lanean, ekoizpen kostuak baino baxuagoak ziren prezioak ordaintzen zituzten bitartekariak ekiditeko. 169 bazkide ditu, bederatzi taldetan banatuta, eta 422 hektareatan fruta ekoizten du (bereziki marakuia, magoa eta limoia). Familia bakoitzak 2 eta 4 ha artean ditu. 2003an Bidezko Merkataritza ziurtagiria lortu zuen. Bazkideen % 80 ekoizpen organikoko ziurtagiria daukate. SPPren baitan ere badago, tokiko eta nazioarteko merkatuan antolatutako ekoizle txikiek eta txikientzat sortutako ekimena da.

Produktu freskoak, eraldatuak eta deshidratatuak eskaintzen dituzte.

Kooperatibari buruzko informazio gehiago izateko, joan haien web orrira edo egin klik hemen.

Lekukotasuna

«Lehen Limako merkatariei dirua aldez aurretik eskatu behar genien. Interesak kobratzen zizkiguten eta fruta bidaltzean ez genuen ezer kobratzen. Orain pozik gaude frutaren prezioa altuagoa delako eta hemen edo Liman saltzea baino hobea delako. Bidezko Merkataritzari esker, bizirauteko nahikoa dugu. Niri parte hartzea, ikastaroetara joatea eta nire esperientziaren bat kontatzea gustatzen zait. Nahiko ikasten da, koadernotxoa ekarri eta dena apuntatzen dut, batzuetan hitz batzuk lehenengoz entzuten ditut eta nik dena galdetzen dut. Aurrekoan lehen sorospenekoak etorri ziren, landan ez dakigulako zer egin suge batek ziztatzean digunean edo zauritzen garenean, Limako erizain bat etorri zen irakastera. Joan den urtean, Bidezko Merkataritzaren bidez jasotako ordainsaria ura jartzeko erabili genuen. Gaixotasunen inguruko kontsultak egiteko ere kanpaina izan dugu».