Control de calidad de UNOCACE
Produktu
KAKAOA
Herri
EKUADOR
Kooperatiba
UNOCACE
Izena
LADY PAREDES

Kooperatibaren deskribapena

Ekuadorreko Kakao Nekazari Erakundeen Elkarte Nazionala (UNOCACE – Unión Nacional de Organizaciones Campesinas Cacaoteras del EcuadorI) 1996an sortu zen, beste moten aurrean kakao nekazaritza nazionala babesteko konpromisoarekin, Bidezko Merkataritza, basogintzako nekazaritza eta ekoizpen organikoa sustatuz. Gizarte ekonomia solidarioaren parte da eta Ekoizle Txikien Zigilua (SPP) dauka.

Gaur egun, arau organiko nazional zein atzerrikoen ziurtagiriak dituzten 20 erakundeko 1900 ekoizle baino gehiago barne hartzen ditu. Gainera, hamaika merkataritza zentro eraiki ditu lan eremuko lau eskualdeetan. Kideen % 94k 10 ha baino gutxiago ditu eta ekoizpenen % 17k emakumeak buru dituzte. Kako ekoizleek kakao lekak hazten dituzte eta baserrietan mamia ateratzen dizkiete. Babarrun hezeak hurbileneko merkataritza zentrora eramaten dituzte. Gutxi gorabehera 96 orduz kakao ale freskoak egurrezko kutxetan hartzitzen dituzte eta bi egunean behin buelta ematen diete. Gero, lehorketa mahaietan jartzen dituzte zazpi egunez lehortzeko.

Ekuadorren, monolaborantza industrializatuetan CCN-51 motako kakaoa gero eta gehiago ekoizten dute. Horregatik, Ethiquablek azpimarratzen duen bezala, UNOCACEren lana garrantzitsua da herrialdeko laborantza ondarearentzat.

Informazio gehiago izateko, ikusi  Ethiquable, eta Unocaceren web orriak.

Lekukotasuna

«UNOCACEko kalitate sailean heltzen zaigun kakao guztiari proba fisiko eta sentsorialak egiten dizkiogu. Proba fisioen bitartez, ekoizpen prozesu osoko hartzidura prozesuaz, kalteen ehunekoaz, ezpurutasunez eta egon daitezkeen bestelako eragozpenez arduratzen gara. Lagin guztiak guk aztertzen ditugu eta arazo txiki horiek aurkitzen saiatzen gara, horrela kakaoak UNOCACEko kalitate irizpideak betetzen dituela bermatzen dugu».