Foto de Retno Hapsari, cedida por FairTrade
Produktu
ARTISAUTZAK
Herri
INDONESIA
Kooperatiba
APRIKI
Izena
SIWI MUSRIYATI

Kooperatibaren deskribapena

Apikrik bidezko merkataritzaren filosofiaren baitan artisau txikien ahalduntzean lan egiten du.

Yogyakartan eta Javako erdiguneko eskualdean, munduko gunerik gainpopulatuetako batean, bizi diren 300 artisau baino gehiago biltzen ditu 40 taldetan. Erakundeak maileguak ematen ditu finantza laguntza gisa eta dirulaguntza sozialetarako funtsa du. Artisautza produktuen exportazio merkatura bideratuta dago, baina haien presentzia tokiko merkatuetan ere sustatzen du.  Horrez gain, ingurumen proiektuak egiten ditu, oihaneztapen eta hondakinak tratatzea bultzatzeko.

Apikri WFTO Asia (Asiako Merkataritzaren Mundu Erakundea) eta WFTO Internationaleko (Nazioarteko Merkataritzaren Mundu Erakundea) kide da.

Haren jardunbide egokien artean langile eta artisau guztiek bidezko merkataritzaren printzipioak ulertzea dago, genero berdinasunari dagokion 6. printzipioa barne; horrela, gizon eta emakumeek garapen aukera berdinak edukitzeko eta lan berdinagatik soldata berdina emateko.

Informazio gehiago izateko, egin klik hemen.

Lekukotasuna

«Aprikrik aldaketa ugari ekarri ditu nire bizitzara, finantza- zein gizarte-arloan, baina baita niregan eta nire familiarengan konfiantza izatearen sentimendua ere».