Sonya, presidenta de Pamparque, integrante de Frutos del Ande
Produktu
ALE ANDETARRAK, ZEREALAK, LEKADUNAK, AHUAKATEA, LUKUMA, TARA, EZTIA, KAKAOA ETA AGUAYMANTOA
Herri
PERU
Kooperatiba
FRUTAS DE LOS ANDES
Izena
SONYA

Kooperatibaren deskribapena

2013an Ayacuchon eta Huancavélican sortutako kooperatiba da, 135 ekoizle txiki (batez beste hektarea erdiko lursaila) ditu  bazkide gisa, oinarrizko hamabi erakundetan antolatuta. Produktu organikoak hazten dituzte, hala nola ale andetarrak, zerealak, lekadunak, ahuakatea, lukuma, tara, eztia, kakaoa eta aguaymantoa. Lurren ekoizpen ahalmena mantentzen laguntzen duten antzinako praktikak erabiltzen dituzte, haien konbinazioak eragin oso onuragarria duelako lurrean eta uztetan. Landare horiek, era berean, nekazaritza ahalmen ekologikoa daukate, baliabide hidrikoak eta biodibertsitatea babesten dituztelako, oihaneztapenarekin laguntzen dutelako eta diru sarrera egonkorra direlako.

Kooperatibak prozesamendu instalazioak ditu eta horrek nekazaritza ekoizpenari balio erantsi nabarmena ematen dio. Lantegia Pamparque landa komunitatean dago, Acos Vinchos distrituan, Ayacuchon. Ekoitzitako haziak eraldatu (sailkatzea, garbitzea, irin errota, hostoxka…) eta ontziratzen ditu.

Genero berdintasuna oinarrizko balioa da kooperatibarentzat, Genero Ekitaterako Batzordea daukate, lidergo eta gobernuko ekintzetan emakume eta gazteek aktiboki parte hartzea sustatzeko.  Bazkideen % 50 emakumeak dira. Gainera, SPPren parte dira.

Informazio gehiago izateko, sartu web orrira edo sakatu hemen

Lekukotasuna

«Guretzat eta gure seme-alabentzat aurrerapen handia ikusten dut. Badauzkagu gauza eta material batzuk, arropa eta hezkuntza eman ahal dizkiegu seme-alabei. Lehen, eskola bukatzean edo batxilergoko lehenengo maila eta gero ikasteari uzten zioten. Orain, hausnarketa bideratzen dugu eta unibertsitatean ikas dezaten saiatzen ari gara».