Foto: Oxfam Intermon
Produktu
KAFEA
Herri
NIKARAGUA
Kooperatiba
ALDEA GLOBAL
Izena
LUZ EVELIA GODINES SOLANO

Kooperatibaren deskribapena

ALDEA GLOBAL kafe ekoizle txikien elkartea da, eta Nikaraguan merkaturatze, kreditu eta garapenerako laguntza eskaintzen du. Ingurumenaren kontserbazioa eta genero berdintasuna dira bere oinarrizko bi zutabe. 1992an jaio zen, 22 ekoizle txikirekin eta gaur egun 12.000 bazkide inguru biltzen ditu. Bere egitura demokratikoa eta asanblearioa da.

 

Lekukotasuna

Doña Luz alarguna da eta bere 7 seme-alaba atera ditu bere lanari esker. Gaur egun helduak dira eta lan egiten dute; batzuek unibertsitateko ikasketak amaitu dituzte.

1986an lur zati bat jaso zuen Nekazaritza Erreforman. Harrezkero aurreztu ahal izan du lur gehiago eroski ditu  bere seme-alabei heredatu ahal izateko.

Ezinbestekotzat jotzen du emakumeek lurrak izatea kafea ekoizteko eta lanaren fruituaren jabe izateko, erabakiak hartzeko eta diruarekin zer egin erabaki ahal izateko. «Lurrak segurtasuna ematen du, ez dut inoiz saldu nahi. Nire seme-alabei emango dizkiet euren familiei bizimodu hobea eman diezaieten”.

Emakumeen eta gizonen artean oraindik desberdintasun handiak daudela onartzen du. «Gizonak, demagun, matxistak dira. Esaten dute: lur hau badut, nirea da. Elkarrekin lan egiten duten arren, emakumeak kafea mozten duelako, langileentzat eta familiarentzat sukaldatzen duelako eta etxea zaintzen duelako, haietako askok dirua biltzerakoan, ez dute haiekin partekatzen; ez dute janaria etxera ekartzen eta beharbada etxeko umeek janaririk. Gizon guztiek ez dute partekatzen”, azaltzen du.

Informazio gehiagorako: hemen