Foto de Ethiquable
Produktu
KAFEA
Herri
KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA
Kooperatiba
Cooperative des Planteurs et Négociants du Café au Kivu, CPNCK
Izena
SAOUDA

Kooperatibaren deskribapena

CPNCK kooperatiba Konkogo Idjwi uhartean dago, Kiwu lakuaren erdian, eta 2.500 bazkide ditu.

1980ko hamarkadatik, gobernuak kafearen sektorea erabat utzi du bere kasa, eta gerra zibilen ondorioz, inportazioa eta esportazioa murriztu ziren. 1990eko hamarkadaren hasieran istiluak hasi aurretik, Kivu eskualdeak 120.000 tona kafe esportatzen zituen urtean. 2016an, % 10 baino gutxiago izan ziren.
Hala ere, kafea da oraindik uhartearen diru-iturri nagusia. Gerra garaian, ez zegoen esportaziorako ibilbide ofizialik, eta nekazariak Ruandara kontrabandotik arraun-ontzietan pasatzeko antolatu ziren. Baina prezioak oso baxuak ziren. Beste kasu batzuetan, lapurreten biktima ziren.

90eko hamarkadaren amaieran, Idjwiko Kafearen Erosle Batzordea antolatu eta sortu zuten, Ruandara kafea txalupa motordunetan pasatzeko. 2011n Cooperative des Planteurs et Négociants du Café au Kivu (CPNCK) jaio zen, nazioarteko laguntzarekin. Lortutako hobekuntzen artean, makineria dago, esportaziorako kafe prest bihurtzeko aukera ematen diena, eta horrek salmenta-prezioa hirukoizten du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen

Lekukotasuna

Saoudak 23 urte ditu. bere senarrarekin batera kafea landatzen du, baita yuka eta barazkiak ere, bere kontsumorako. Azaltzen duenez, CPNCK-ko kide izan aurretik, landatzen zuten kafea Ruandan saltzen zuen; bere senarraz kanoaz  joaten zen hara “baina arriskutsua zen eta gure ekoizpena gaizki ordainduta zegoen».

Orain, kooperatibako kide direnez, ordainketa ona jasotzen du bere produktuagatik, eta horrek emakumeen bizi-baldintzak hobetzen laguntzen du: «Guk gure kafea mikroestaziora eramaten dugu eta zuzenean ordaintzen digute kafe gereziaren kiloaren prezioan. Horrek eguneroko etxeko gastuekin laguntzen dit, eta gure hiru seme-alabak eskolara bidaltzeko aurrezten uzten digu ».

Ethiquablek lagatako informazioa