Foto cedida por Fair Trade
Produktu
KAFEA
Herri
RUANDA
Kooperatiba
MARABA
Izena
NIRAGIRE SERAPIA

Kooperatibaren deskribapena

Rwanda Small Holder Specialty Coffee Company, RWASHOSCCO, Ruandako hegoaldeko Huye mendigune kafe ekoizlean kokatua dago. Enpresa merkaturatze eta esportazioaz arduratzen da, kafe kooperatiba jabe txikiekin lan egiten du eta zerbitzuak ematen dizkie. MARABA kooperatiba horietako bat da.

Esportatutako produktuetako bat emakumeek bakarrik ereiten eta lantzen duten Angelique’s Finest kafea da, Fairtrade ziurtagiriduna. Ekoizpen eta lanketaz arduratzen direnez, emakumeek lanaren irabaziak eskuratzen dituzte. Horrela, kafe aleak berde saltzearekin alderatuta, kilogramoko % 55 gehiago irabazten dute. Gainera, dirua haien kabuz irabazten dutenez, ez daude ekonomikoki senarren mende.

Lekukotasuna

54 urteko hiru umeren ama Maraba kooperatibako bazkide da 2008tik. Diru gehigarriari eta Fairtrade ordainsariari esker bere etxea eraiki eta seme-alabei bizi kalitate hobea eskaini ahal izan die. Bidezko merkataritzak bizitza nabarmen hobetu diola onartu du: «Angelique’s Finest niretzat konponbidea da. Seme-alaben eskola ordaintzeko, nire mediku asegururako, arropa erosteko eta familiaren arazoak konpontzeko dirua ematen dit».