Produktu
KAKAO
Herri
PERU
Kooperatiba
COLPA DE LOROS
Izena
IRENE CHAMAYA

Kooperatibaren deskribapena

Cooperativa Agraria de Cacao Aromático Colpa de Loros, 2015ean sortu zen 35 ekoizleren eskutik. Bere helburua kakao usain fina ekoizteko, merkaturatzeko eta esportatzeko prozesuen kontrol integrala hartzea zen. Hori guztia osatzen zuten familien bizi-kalitatea eta maila ekonomiko, kultural eta soziala igotzeko helburuarekin. Gaur egun 441 bazkide ditu.

Kooperatibak Bidezko Merkataritzaren produktuen kalitatea eta produktibitatea hobetzeko inbertitu du; laguntza teknikoan, erreminta eta nekazaritzako ekipamenduen hornikuntzan ere; halaber, larrialdi mediko, amatasun eta ehorzketa kasuetan diru-laguntzak ematen dituzten elkartasun eta gizarte ongizate funtsak sortu ditu; baita eskolatzeko mikrokredituak, eta klima-aldaketa arintzeko ingurumen-hezkuntzarako, basoberritzeko eta garapen jasangarrirako ekimenak egiteko proiektuak ere.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen

Lekukotasuna

Irene Chamaya kooperatibako presidentea da. Azaltzen duenez, kooperatibaren kudeaketa-eredua, ingurumen-konpromisoan eta kontsumitzaileei zuzeneko salmentan oinarrituta dago Hau da bere indarrik handiena, kakaoaren laborantza “sarrera ekonomiko ziurtatua sortzen baitu” eta osatzen duten familien iraunkortasuna laguntzen baitu.