etiopia-mulane alternativas
Foto de Fairtrade
Produktu
KAFE
Herri
ETIOPIA
Kooperatiba
OROMIA COFFEE FARMERS COOPERATIVE UNION
Izena
MULANE JABESSA

Kooperatibaren deskribapena

OROMIA COFFEE FARMERS COOPERATIVE UNION  ingurumena errespetatzen duen kafe-ekoizpena lortzeko lanean ari da;

Erakunde honek Etiopiako Oromia eskualdean du egoitza, kafearen jaioterrian. Fairtrade ziurtagiria du 2002tik, eta 90.000 kide inguruk landatzen dute Bidezko Merkataritzako kafea.

Ekoizleek presio larriak jasaten dituzte, hala nola, egurra lortzeko deforestazioa eta laborantzarako lur berrien beharra.

Arazo horiei erantzuteko, 20.000 kafetegiren bizi-baldintzak eta diru-sarrerak hobetzeko eta, aldi berean, klima-aldaketari aurre egiteko, erakundeak proiektu berri bat jarri du abian. Energetikoki eraginkorrak diren berogailuak egin eta Ghimbi eskualdeko 20.000 etxetan banatu nahi du, Etiopiako sukaldeetako hiru harriren ohiko suak ordezkatzeko.

Lekukotasuna

Mulane Jabessa OMONIAren kidearen esanetan, sukalde berriek asko hobetu dituzte emakumeen bizi-baldintzak. «Onura asko ekarri dizkigute. Bi bidaiatan jasotzen dugun egurra bi aste irauten du. Lehen egur asko erabili behar genuen, baina orain kantitate txiki batekin nahikoa da. Bestetik, berogailuekin denbora aurrezten dugu, beste lan batekin jarrai dezakegu  eta kearekin ez dugu inolako arazorik », azalzen du. Eta gehitzen du: «Lehen, antzinako moduan, sukaldatzen hankak eta eskuak erretzen zizkigula. Hauek askoz hobeak dira eta pozik gaude ».

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude