Foto de AVSF
Produktu
KAKAOA
Herri
HAITI
Kooperatiba
FECCANO
Izena
JOUVENIA SOUFFRANT

Kooperatibaren deskribapena

Tradizionalki, Haitiko kakaoa merkatu masibora egon da bideratuta, kalitate baxuko industria produkzio ereduari jarraituz.

FECCANO 2022an sortu zen zenbait erakunde eta GKEri esker. Hasieratik, produktua hobeto balioztatzeko lan egiten du, eta, gaur egun, herrialde iparraldeko 4900 ekoizle txikik (% 40 emakumeak) osatutako hamaika kooperatiba biltzen ditu. Bide horretan aurrerapauso handiak eman dituzte. Hala, 2015ean, kooperatibak Bikaintasun Kakaoa jaso zuen International Cocoa Awardsen eskutik.

Hamarkadetan zehar, herrialdeko kakaoa ez zuten hartzitzen eta prezio baxuan bitartekari sareari saltzen zioten. 2007an, AVSF GKE frantsesarekin elkartu zen FECCANO aleak hartzitzen hasteko, kakaoaren balioa igotzeko asmoarekin. Horrela, Haitin kalitate handiko kakaoaren aitzindari bihurtu zen. Gaur egun, hartzidura eta lehorketa tangadun sei prozesamendu instalazio ditu.

Lekukotasuna

«Lehen saltzen genuen kakaoak ez zuen baliorik. Orain kalitate handiagoa du eta, beraz, prezio altuagoa».