Foto cedida por FairTrade
País
INDONESIA
Cooperativa
KARMATERA
Nombre
IKA IRAWATI

Descripción cooperativa

Koperasi Simpan Pinjam (KSP) Karya Manunggal Sejahtera (Karmatera) koko-izerdi azukre ekoizle txikien lehenengo erakundea da Indonesian Fairtrade ziurtagiria daukana. Kooperatiba Hargorojo Village (Purworejo) mendigune ederrean dago, 1110 kide inguru ditu eta erdia baino gehiago emakumeak dira.

Bidezko Merkataritza Fairtrade ordainsariari dagokionez, batez ere azpiegitura hobetzeko erabiltzen da; ekoizpen tresnak ematen, haurtzaindegi eta haur eskolak eskaintzen, eta enpresa garapenerako aukera berriak sustatzen. Fruta fresko organikoak landatzeko, adibidez.

Testimonio

Ika Irawati batzordeko kide eta kooperatibako diruzaina.  Komunitateko «nire belaunaldiko umeek ez dute uste nekazaria izatea paregabea denik», hori onartzen du Ika Irawatik. Hala ere, koko azukrea ekoiztea aukera handia dela uste du, migrazioa ekidin eta haren herriko bizi baldintzak hobetu baititzake.

«Tokiko nekazaritza organiko eta jasangarriak daukan ahalmen ekonomikoaz kontzientziatu nahi ditut gazteak. Gazteek koko azukrea ekoitzi dezakete, baita kooperatibaren bidez fruta organikoak landatu, saldu edo esportatu ere. Tokiko konponbide ekonomikoak baliagarriak dira herrixkatik kanpo lana topatu beharrean. Gazteek tokiko ahalmen ekonomiko jasangarrian aurrera egitea sustatzen eta bultzatzen badugu, baliabide naturalak ustiatzen dituzten ekintza ekonomikoetatik aldendu ahal izango dira, hala nola areen eta egurren bilketatik. Horrela, tokiko produktu organiko jasangarrien ekoizpenerantz bideratuko gara, nekazaritza eta ekoturismorantz, esaterako».

Irawatik kooperatiban formakuntzak ematen ditu emakumeek aukerak izan ditzaten. Haren nahia emakume guztiek nekazaritza praktika moderno eta berrituak edukitzea da.