Foto: Globas Mamas
Produktu
EHUNGINTZAK
Herri
GHANA
Kooperatiba
GLOBAL MAMAS
Izena
MARTINA OBENG

Kooperatibaren deskribapena

Sistema tradizionalak erabiliz ehunak eta kosmetika naturalak ekoizten dituzten Ghanako artisauek osatzen dute; Global Mamasek produkzioa kudeatzen duten langileak eta munduko hainbat tokitako boluntarioak ere baditu.

Artisau gehienek eskulanak saltzen dituzte edo negozio txiki bat daukate (batik, jostea, aleak egitea, karité-gurinaren ekoizpena). GLOBAL MAMAS-ek antolakuntzaren, kalitatearen hobekuntzaren eta sormen diseinuaren inguruko prestakuntza eskaintzen du. Horretaz gain, lidergoa, finantza kudeaketa, marketina eta merchandising-a ere.

Informazio gehiagorako: hemen

 

Lekukotasuna

Martina Obeng GLOBAL MAMAS-eko kidea da duela 10 urte. Bere uztez, lan horrek familian  ekarri dion errekonozimendua inportanteena da. «Erakunde honi esker, rire seme-alabek asko miresten naute. Maite naute, deitu eta nirekin komunikatzen dira. Egunero hitz egiten dute nirekin eta ni naiz haien tutorea. Zerbait behar duten bakoitzean, eman dezaket», azaltzen du”.